2018(e)ko abenduaren 23(a), igandea

AZKENENGO SARRERA



Azkenengo sarrera honek irakasle funtzioan aurrera eramandako proiektu honen esperientzia, zailtasun eta emozio guztiak bilduko ditu.

Hasiera batean portfolio digitalaren espektatibak oso onak ez ziren arren, poiektuan behin murgildu naizenean iritzia  guztiz aldatu zait.

Irakasle funtzioaren inguruan eskeini ziren materialak anitzak eta guzitz aproposak izan ziren. Horrekin batera hainbat lan ere oso dinamikoak izan ziren eta gure ikaskideekin esperientziak, sentimenduak eta emozioak konparitzeko aukera izan genuen. Lan horietan, tristura, poztasuna eta beste sentimendu sakon askorekin topo egin genituen.

Laburbilduz, irakaslearen lana zein den hobeto ulertzeko proiektu interesgarria, aberatsa eta guzitz hezitzailea iruditu zait. Horrekin batera ere autonomia ere landu dugu, haurrek bezala!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

AURKEZPENA