2018(e)ko abenduaren 23(a), igandea

2.GAIKO TERTULIA DIALOGIKOA. Educar en el 0-3. Ekintza gidatuak eta jolasa)



Haurren zaintza eta jolasa gai zabala eta benetan beharrezkoa da, behintzat irakasle izateko helburua badaukagu.

Hasteko, umearen zaintzaren ildotik, badira egin zein ulertu beharreko ekintza batzuk. Lehenik eta behin, umea ingurune batean dago eta bertan hainbat gauza topatuko ditu, espazio desberdinak, pertsona desberdinak… eta hauekin lehen aldiz topo egitea ez da erronka erraza izango haurrarentzako. Hori dela eta, irakasleak haurrak behar duen erosotasun hori bermatu nahi dio, ingurunearekin eta honetan egingo dituen ekintzekin harremantzeko.

Célestin Freinet (1866-1966) guztiz popularra eta modernoa zen pedagogia eredu bat eraiki zuen. Freinetek hezkuntza modu zabal eta berezi batean ulertzen zuen, eta honakoa dio hezkuntzaren inguruan : “La educación no es una fórmula de escuela sino una obra de vida “.

Esan beharra daukat, guztiz ados nagoela Freinetekin. Gure gizartean badaude hainbat balore eta printzipio, eta horiek barneratu behar ditugu. Uste duzu inolako hezkuntzarik gabe bizitzaren inguruan zerbait jakingo genukeela?

Aurrekoa esan eta gero, argi geratu da hezkuntzak pertsonak eraikitzen dituela, eta bizitzan behar duten ongizatea eskaintzen duela. Hala nola, jaiotzen garenetik hiltzerarte irauten duen prozesua da. Hain zuzen ere, denbora osoan aldatuz eta eboluzionatuz doana, eta oinarri sendo bat behar duena. Nire iritiz, gure hezkuntzaren oinarria lehen haurtzaroan (0-2) eraikitzen hasten da. Honekin diodana da, haurtzaroan gure hezkuntza prozesuan akatsen bat egon ezgero (arrazoiak milaka izan daitezke, kasu honetan irakaslearen akatsa adibidez), akats horiek arazo zein nahasteetan bihurtu daitezke helduaroan. Azkenean, helduak garenean gertatzen diren akatsen kontzientzia daukagu, eta hauek azkarrago eta modu erraz batean zuzendu ditzazkegu, haurrak garenean ez. Haurtzaroko etapan gurasoak eta irakaslea irudi garrantzitsuenak izango dira eta hauetatik asko ikasiko dugu. Hortaz, irakasleak eta gurasoak hezkuntza aproposa baten parte izan behar dira, haurrak modu egoki batean gara daitezen.

Lehen esan bezala, hezkuntza hitzak esanahi zabala dauka, eta halaxe da, hezkuntzaren barruan badira ikasi, egin eta askotan aldatu beharreko alderdi batzuk ere. Zaintza, bai hezkuntzan bai umearen bizitzan oso garrantzitsua den zerbait da. Horregaitik irakasleok prest egon behar gara ahalik eta modu profesionalen zaintza egoki bat eskaintzen.

Errespetua, maitasuna eta erabateko konfiantza eskeini behar dizkiegu gure ikasleei. Esate baterako, eta testu honetan ( 166 orr.) agertzen den bezala, irakaslearen irudia oso garrantzitsua izango da ikasleen harreran (haurreskolan, goizeetan). Haurreentzat ez da batere erraza haurtzaindegian sartzea eta hormaren beste aldean haien gurasoak uztea. Egia esan, gurasoengandik banatzea, umearentzat erronka esanguratsua izango da bere bizitzan eta erabateko zailtasunak sortuko dira. Hala ere,umeak bakarrak eta desberdinak badira ere, eta bakoitzak bere helburuak lortzeko denbora desberdinak behar badituzte ere, finkatutako helburuak lortuko dituzte, kasu honetan haien gurasoengadik banatzea. Prozesu honetan irakaslearen eginkizuna pisu handia izango du eta arduratu behar da umeak behar duen konfiantza eta erosotasuna eskeintzen diola.

Beste alde batetik, elikatzea, higienea eta atsedena zaintzaren barruan dauden alderdi garratzitsuak dira. Elikatzea umearen autonomia guztiz bultzatzen duela pentatzen dut, eta baita ere umearen buruko eskemak sortzen laguntzen duela. Adibidez, jan aurretik eskuak beti garbitzen baditugu, umeak poliki-poliki ulertuko du jaterako momentuaren aurretik egin beharreko zerbait dela. Umearekiko etengabeko komunikazioa ere (Montessori, M.) oso garrantzitsua dela uste dut, eta umearen eskemen akomodazioan erabat laguntzen duela.

Higienea umearen gorputzarekin lehenengo topaketa izango da eta honetan delikatuak izan behar gara. Denborarekin, umeak ere bere partetik jarriko du ekintza hau ahalik eta errazagoa izan dadin.

Amaitzeko jolasaren inguruan hitz egingo dut. Haurtzaroan, jolasa gehien gustatzen zitzaidana zen. Tira, suposatzen dut gure bizitzako etapa horretan asko gustatzen zitzaigula jolasten ibiltzea. Jolasa fisiko eta psikologikoki laguntzen gaitu, hain zuzen ere, honen bitartez gaitasun desberdinak lantzen ditugulako eta gauza berriak ikasten ditugulako.

Prozesu honetan haurrak bere autonomia garatuko du, eta gauza berriak esploratzen erabateko zoriontasuna lortuko du,eta niretzat haur bat zoriontsu eta farrez ikustea oso aberatsa da.

Zentzumenak haurraren lehenengo urteetan oso garrantzisuak dira, eta hauek garatzeko ariketak proposatu behar dira klasean. Adibidez lore bilketa ariketa bat oso egokia iruditzen zait lehenengo haurtzaroan. Alde batetik, ingurumenarekin harremana indartzen delako eta aire librean egiten diren ariketak modu batean “askeagoak” direla iruditzen zaidalako. Loreak biltzen haurrak textura desberdineko loreak ukitu, usaindu eta ikusiko ditu eta zentzumenen erabilera erabat landuko da.

Hizkuntza gure gizartearen oinarrietako bat da eta hau arrazoitzeko eta pentsatzeko aukera eskeintzen digu. Horregaitik hezkuntza prozesuan (eskolan, kasu) hizkuntza lantzea guztiz beharrezkoa iruditzen zait. Hitz desberdinak proposatzen dituen jolasak planteatzea oso egokia irudizen zait.

Laburbilduz, jolasa oso aberatsa den zerbait da. Alde batetik, umearen autonomian laguntzen duelako, hots, gauzak bere kabuz egitea lortzen dute, jolasaren prozesua ulertzen dute, eta baita ere arauak barneratzen ditzten. Beste alde batetik umeak dituen abilezian denbora guztian lantzen dira. Jolas batzuen bidez ere sinbolismoaren irudia sortzen da. Adibidez medikuetara, “aita eta ama”-ra jolastean rolak eta pertsona desberdinen eginkizunak ikasten dira. Zoritxarrez, matxismoa hezkuntzaren barruan dagoen zerbait da, eta hori dela eta gauzak modu desegoki batean ikasten ditugu.

Jolasaren bitartez ere originaltasuna eta imaginazioa lantzen da. Denborarekin alderdi hauen erabilera ahaztu egiten zaigu, eta besteek egiten dutena imitatzen ditugu. Hau oso tristea iruditzen zait, gure esentzia zati handi batean galtzen dugulako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

AURKEZPENA