Begi bistakoa da kalitatezko Haur Hezkuntza etorkizuneko haurrei eskeintzeko jarraibide batzuk kontuan hartu behar ditugula. Egia da bakoitzak bere iritzia duela, hala ere, Zabalzak emandako argibideak nahiko baliogarriak direla iruditu zait.
Tertulia dialogiko honek egitura berezia zuen. Hain zuzen ere, 10 puntuz osaturiko txostena da. Puntu bakoitza jarraibide bati dagokio.
Lehenengoak espazioaren antolakuntzari buruz hitz egiten du. Espazioak haurrarengan erabateko eragina duela pentsatzen du. Hain zuzen ere espazioa ezin daiteke mugatua izan eta “txoko” edo eremu desberdinetan sailkaturik egon behar da umeek jakin dezaten zer egiten den eremu bakoitzean. Aldi berean espazioak espezializatuak egotea beharrezkoa da, gaitasun desberdinak garatzeko helburuz.
Hortaz gain, hezkuntza eremuan eskeini behar diren testunguruak nobedosoak eta estimulatzailek izan behar direla pentsatzen dut, umeak bertan egoteko grina piztu behar zaiolako eta horrekin batera bere autonomiaren garapenean laguntzen duelako.
Beste alde batetik, testu hau irakurtzean hainbat nahaste sortu zaizkit buruan. Esate baterako, klasean egin behar ditugun ekintza eta eman beharreko prozedura guztiak kurrikulum batean finkatuta daude, eta irakasleak kurrikuluma jarraitu behar du. Hala ere, haurtzaroan haurraren esperimentazio beharra paper garrantzitsua du, eta uste dut umeak zer egin nahi duen ere erabaki dezakeela. Hortaz, kurrikuluma zehatz mehatz jarraitzea ez dut uste ideia ona denik, honetan ematen diren ekintzak eta jarraibideak bete behar dira, baina betiere umearen askatasuna bermatuz. Nolabait esanda kurrikuluma flexibleagoa izan beharko litzatekeela pentsatzen dut.
Umearen garapen fisiko, psikomotore, eta psikologiko ona bermatzeko segurtasun egoera bat bermatu beharra dago. Haurra ondo sentitu behar da, egon behar da testuinguru batean non bere eginkizunak betetzeko kapaza sentitzen den eta huts egiteko beldurrik ez duen. Segurtasun hori bermatzen ez bada, haurrak etorkizunean arazoak izan ditzazke. Behin hau azalduta nire ikuspuntua islatuko dut. Hezkuntza sistema osoan zehar ematen diren “ikasgaiak” edo “ekintzak” baliogarriak dira, baino ez guztiz. Egunerokotasunean baliogarriak izango diren gauzak ikastea askoz ere baliogarriak izango direla pentsatzen dut, hala nola emozioak kontrolatzeko jarraibide batzuk adibidez. Emozioak haurtzarotik sortzen dira, eta txikiak garenean ez daukagu guztiz hauen kontzientzia ezta hauek kontrolatzeko kapazitate askorik ere. Hori dela eta, txikitatik emozioak kudeatzeko eta hauek ikuskatzeko jarraibide edo ekintzak planteatu beharko ziren. Zihur nago etorkizunean arazoen ikuspegi desberdin bat garatzen lagunduko lukeela.
Emozioak gure bizitzaren atal garrantzisua badira eta hauek kudeatzen jakin behar badugu ere, badira beste hainbat gauza gure bizitzan garratzia izango dutenak, hizkuntza adibidez.
Hizkuntza gure bizitza osoan zehar eboluzionatzen duen zerbait da, eta haur-eskolan garatu eta landu beharrekoa. Errealitatea deskubritzeko, pentsatzeko eta arrazoitzeko tresna esanguratsua da hizkuntza. Horregaitik, klasean egiten diren jolasetan adibidez, haurrek hitz egiteko iniziatiba bultzatu behar da. Hala nola, haurra eta irakaslearen ahozko interakzioa etengabekoa izan behar dela pentsatzen dut. Klasean egiten diren ekintza guztiak zergaitik egiten diren azaldu behar zaie haurrei, eta horrekin batera zertarako egiten diren ere. Horrela, umeak hobeto ulertuko du bere inguruan egiten diren gauza guztiak. Hizkuntza landu behar da, baina baita ere hobetu behar da. Horretarako hizkuntza egituren konplexutasun maila poliki poliki handitzea garrantzisua iruditzen zait. Azkenan, denbora guztian maila berdinean aritzen bagara, ez dugu inolako hobekuntzarik ikusiko.
Aurreko parrafoan aipatutakoarekin, ez dut esan nahi haurren erritmoa errespetatu behar ez denik, haur bakoitzak bere erritmoan garatzen da eta ez da umea ezertara behartu behar, ezta haurra gainestimulatzen dituzten ekintzak egitea. Testu hau irakurri eta gero konturatu nahiz zein garrantzitsua den jolasa haurraren bizitza. Adibidez, guraso zein irakasle askok soinua eta argiak botatzen dituzten jostailuak erosten dituzte, pentsatzen dutelako jostailu horien bidez haurrak asko disfrutatuko dutela. Errealitatean ez da horrela. Jostailu horiek haurrak gainestimulatzen dituzte, eta haurrak bere kabuz esploratzeko eta bere autonomiaren garapena oztopatzen dute. Hori dela eta, kontuan hartu behar dugu eskeintzen dizkiegun jostailuak egokiak izan behar direla eta haurren gaitasunei egokituak izan behar direla.
Beste alde batetik irakasleak izan behar dituen eginkizunak eta lanak zeintzuk diren argiago ikusi ditut. Irakaslea haurraren gidaria, edo hobetako izanda haurraren bidelaguna izan behar du. Behin pedagogia desberdinak ikusita eta haurraren psikologia zein den hobeto ulertuta, arazoak errazago eta azkarrago identifikatuko ditut. Arazoak identifikatzeko, irakasleak behaketa edo haurraren segimendu lan bat egitea beharrezkoa du. Horrela jakiteko haurra zer egiten hari den ondo, zer gaizki, zertan hobetu dezake… Hala nola, haurrak nolabaiteko atzeramendua duela ikusten badugu, gure lana horren berri ematea izango da.
Amaitzeko, guztiz garrantzisua den elkarrekintza azalduko dizuet, hain zuzen ere guraso eta irakaslearen elkarrekintza. Klase batean 10,20,30 edo 200 ikasle egonda ere, bakoitzak egoera bat du, eta testuinguru desberdin bat dauka etxean. Haurrekin harremana eta enpatia indartzeko, haur bakoitzaren historia ezagutzea guztiz beharrezkoa dela iruditzen zait. Horregaitik, gurasoa eta irakaslearen artean gutxieneko harreman bat egon behar da. Harreman hori geroz eta estuagoa izan ezgero, hobeto. Gaur egun, kultura, etnia, genero… desberdineko haurrak aurkitu ditzazkegu. Zoritxarrez, oraindik ere hauen integrazioa lan zaila da, oraindikan ez dagoelako kulturartekotasunaren kontzientzia askorik. Hala nola, guraso eta irakaslearen artean etengabeko elkarrekintza egonda, haurren integrazioa lan errazagoa bilakatu daiteke.
Laburbilduz, irakasle on bat izateko jarraibideak unibertsalak ez badira ere, Zabalzak eamandakoak oso baliogarriak izan direla iruditzen zait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina