2018(e)ko abenduaren 18(a), asteartea

3. GAIKO BIDEOFORUMA (ESPERANDO A SUPERMAN)


“Esperando a superman” deituriko dokumental honek Estatu batuetako hezkuntzaren errealitate kritikoa isladatzen du. Denboraren poderioz hezkuntza mailak nola behera egin duen kontatzen du, horrekin batera argudiatuz nola klase baxuko pertsonek duten aukerak oso mugatuak direla hezkuntzari buruz hitz egiten dugunean.

Auzo pobreetan bizi diren haurrek hezkuntza publikoan edo pribatuan ikasteko erabakia hartzeko aukerarik ez dute, daukaten aukera bakarra hezkuntza publikora mugatzen delako. Dokumental honek ikuskatu nahi du nola Estatu Batuetan eta beste herrialde askotan ematen den egoera hau hezkuntza txar baten sinonimoa dela.

Hala nola, dokumental honek Estatu Batuetako hezkuntza sistemaren arazo nagusiak enfokatu nahi ditu. Hain zuzen ere, hauek sistema negargarri baten sorburu baitira.

Hau ikusita, ulertu ditzakegu zergaitik zuzendariak jarri dion izenburu hau honako dokumentalari. Hain zuzen ere, Estatu Batuak, auzo pobreetan bizi diren haurren hezkuntza etorkizuna babesteko aldaketa bat egitea beharrezkoa duen pertsona bat behar duelako.

Honako lan hau Superman bezalako superheroi batek egin ditzake, hain zuzen ere, gizarte perfektua sortu, ordena mantendu eta amets amerikarra bermatzen duen superheroia. Hala ere, egoera hori sortzea erabateko fikzio edo utopia da. Hala ere.. kalitate oneko superheroi baten beharra izatea posiblea da hezkuntza sistema publikoa salbatzeko? Momentuz, Estatu Batuetan bizi diren klase baxuko haurrentzat, daukaten itxaropen bakarra da.

Zoritxarrez errealitate triste honek dakarren zama handiarekin bukatzeko ahaleginik ez da susmatu, eta inork ez du esfortzurik egin egoera zail hau aldatzeko.


Duela 40-50 urte inguru, hezkuntzari dagokionez Estatu batuak ez zuen inolako konpententzia globalik. 70. urtetik aurrera desertzio portzentai handiak Estatu Batuetako ikastetxeen porrota bermatu zuen. 90ko hamarkadean, foru publikoko eskolak sortu zuren (zehaztapen batzuk egonda ere, haur guztientzako irekiak izan ziren). Foru publikoko 5 eskolatik 1 bakarrik izan zuen arrakasta.


Gaur egungo ikasleak eskolarengan interes guztia galdu dute eta ez dute inolako helbururik etorkizunari begira. Arazo nagusienak matematiketan izan ohi dira, eta baita ere irakurtzeko ikaskuntzarekin. Herrialde garatuekin konparatuta, Estatu Batuetako ikasle kopuru guztiaren %25 porrot egin dute matematiketan, eta %21 zientzietan. Begi bistakoa da portzentai hauek benetan larriak direla Estatu Batuetako hezkuntzari dagokionez.

Eskoletan nerabe zein haurren desertzioa eragin duten arrazoiak normalean berdinak izaten dira, esanguratsuenak honako hauek izanda:

-Pobrezia

-krimena edo bidegabekeria.

- etxe edo bizitoki disfuntzionalak.


Negargarria da auzo marginaletan bizi diren nerabe eta haurrek kartzelara joan diren pertsona gehiago ezagutu dituzte, unibertsitatean egon diren pertsonak baino.

Estatu Batuak elikaduran eta osasunean diru piloa inbertitu ditu, dirua hezkuntzan inbertituko balute edo honi garrantzi handiago emango baliote, auzo marginatuetan bizi diren haurrek gutxienez hezkuntza minimoa izango lukete, eta etorkizuneko ateak irekiagoak egongo lirateke. Egoera zail samarra izanda ere, zenbait irakasleek hezkuntza metodoak aldatzeko ahalegindu dira. Adibidez, biderkadura taulak “rap” abestietan bihurtu zituzten, hauen ikaskuntza errazteko. Ikaskuntza arazoak zuzentzeko estrategiak aurrera eraman dituzte, irakasleak hezkuntza sistema aldatzeko motibazioa bermatzen dituzten estrategiak hain zuzen ere :

eraginkortasun profesionalerako bonoak
irakasleen soldata egoera


Dokumetal honetako hainbat datu benetan harrigarriak iruditu zitzaizkidan. Hala nola, Estatu Batuetan distritu bat edo bestean jaiotzen bazara, zure etorkizuna erabat zehaztuta egongo da. Distritu on batean jaiota, graduatua eta unibertsitatean egoteko probabilitateak handiak dira, aldiz, Detroiten jaio bazara, seguruenik ez duzu inolako etorkizun akademikorik izango.

Auzo marginatuetan bizi diren haurrak presio handiak jasaten dituzte. Txikitatik hezkuntza on baten garrantzia erakusten zaie, eta loteria baten bidez eskoletara sartzea nahiko sistema injustua iruditzen zait.


Dokumental bikain hau , oso gomendagarria eta hezitzalea dela iruditu zait. Aldi berean eman nahi duen mezua oso esanguratsua iruditu zait. Estatu Batuan bizi diren milaka familien errealitate isladatzen ditu, hauen bizitzak hezkuntza sistemak mugatzen dituelarik.

Hezkuntzari garrantzi gutxi ematen dioten pertsonei gomendatuko nioke dokumental hau, mezua ulertu eta hausnartu ditzaten. Hortaz gain, daukaun hezkuntza sistema gehiago baloratu genuke.


Dokumental honen egitura erabat interesgarria iruditu zait, batez ere ikasleak lehenengo pertsonan eta azaletik haien esperientziak eta iritziak kontatzen dituztelako, eta haien familiena ere. Arazoa nazioartean garrantzi handiagoa duela isladatzeko, garrantzisuak diren beste pertsona batzuk ere hitzegiten dute, hala nola, irakasleak, politikoak, familiak eta herritarrak oro har.


Gauza askotan ados egonda ere zenbaitetan desadostasunak sortu zaizkit. Arazoa konpontzeko, hezkuntza pribatizatu nahi dute, eta soilik pribilegiatu batzuk edo nolabait esanda oraindu ahalko duten pertsonen eskura egongo da soilik. Nire ustez, konponbidea izango litzateke guztiontzako sistema publiko bat sortzea, benetan gaitasuna duten irakasle oneki, honek kalitate altuko hezkuntza bermatuko zuen.


Hala ere, sortu den arazoa ez da soilik hezkuntzara mugatzen. Arazoa goitikan datorren zerbait dela usten dut. Estatuak dirua hobeto kudeatu beharko lukeela pentsatzen dut. Lehenik eta behin pobrezia estatu mailan murrizteko eta bigarrenik txarto dauden arloetan (hezkuntza kasu) diru gehiago inbertitu beharko lukete, horrela herritar guztien aukera berdintasuna berdintzeko. Azkenean Espainian egoera nahiko desberdina da, baino ez guztiz. Familia edo klase sozial baxu batean jaiota ere, ikasketak burutzen badituzu, etorkizunean zerbait izatera iritsi zaitezke. Hala ere, zure familia goi-kargu edo goi-ikasketak baldin baditu, klase baxuko pertsona batek duen titulu berdina izanda, lanpostu on bat lortzeko aukerak, zoritxarrez, handiagoak izango dira. Estatu Batuetan, auzo marginatu bateko familia batean bizi bazara, akademikoki etorkizun bat izateko aukerak zuzenean desagertzen dira, eta delinkuentzia munduan amaitzea probableena izango da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

AURKEZPENA