Zer erantzungo zenuke galdetuko banizu ea zein izan den zure bizitzako etaparik garratzitsuena? Agian nerabezaroa esango zenuke. Nire kasuan haurtzaroa izan dela argi daukat. Garai hartan guztia zen oso atsegina : jolastu, abestu, lagunak… Egia esan jolastea gehien gustatzen zitzaidana zen.
Haur Hezkuntzako graduan, irakasle funtzioa izeneko irakasgaiak “Imagine Elephants” izeneko dokumentala eskeini digu. Hau ikusi eta gero konturatu naiz zeintzuk diren jolasa eta haurtzaroaren benetazko egiak. Hala nola, proiektu hau aurrera eramatean deskubritu duten guztia ikasi dut, eta baita ere etorkizunean gure semeengan aplikatzeko ideia berriak hausnartzen lagundu dit, eta ez soilik gure semeengan, guregan ere. Haiz zuzen ere, bideoforum hau ikusi eta gero, jolasa bizitzaren oinarrietako bat dela zihurtatu dezaket.
Elena ( hezkuntza bereziko irakaslea) eta Julian (ikus-entzunezko errealizatzalea) beste batzuen artean, haurren jolasaren munduaren ildoan kuriositatea sentitzen dugun pertsona guztiontzako informazio baliogarria biltzeko gai izan dira. Proiektu honek jolas espontaneoaren garrantzian oinarrituta dago. Egia esan, nahiko interesgarria iruditu zitzaidan ikusitako dokumental hau. Hala ere horretaz gain, proiektu honek jolasean saltzeatzeko baliabide ugariak eskaintzen dituela ikusi dut, hala nola, glosarioak, ikerketaren bloke tematikoak, elkarrizketak… tira, proiektu honek hausnarketa honetan sakontzeko informazio baliogarri ugari eskeintzen du. Proiektu honen buru izan diren pertsonak bezala, haien iritziarekin bat nator. Argi dago jolas espontaneoa gizakiok dauzkagun ekintza garrantzitsuenetarikoa dela.
Egia da gure bizitzan zehar etengabe jolasten garela, baino haurtzaroan praktika hau ugariena edo oinarrizkoena da. Helduak egiten garen heinean, jolasa bigarren plano batean gelditzen da eta honen zentzua erabat galtzen dugu. Proiektu hau sortzea erabat beharrezkoa iruditu zait, hain zuzen ere helduek jolasaren garrantzia ulertzeko eta horrekin harremantzeko beharra dagoelako, behintzat umeek presenta dauden bitartean. Helduak garen momentuan ulertzen baldin badugu zer den jolastea, zertarako jolasten dugun, zer eskeintzen dion jolasak pertsonei, momentu gehiago eta hobeagoak aurkituko ditugu jolas askeari dagokionez.
Dokumental hau ikusi dudan arte ez nekien “jolas” hitza definitzen, ezta zergaitik zen hain garrantzitsua haurtzaroan jolastea. Tira, oraindik ere hitz hau definitzea zail samarra da, oso zabala den terminoa baita eta ekintza oso desberdinak dauzka. Egia esan, ezinezkoa da hitz honen esanahi bat ematea, hala ere, pertsona bakoitzak izango du berezko esanahi bat eta seguruenik bata bestarekin konparatuz nahiko desberdinak izango dira. Nire kasuan jolastea disfrutatzearen sinonimo betea izan daiteke.
Dokumental honetan, jolastea zer den eta zer ez bereizteko Miquel Castrok emandako jarraibideak eman zituen, eta honako esaldi hau esanguratsua iruditu zitzaidan. Hona hemen berak esandako esaldia : “Cualquier cosa puede ser un juego, pero la misma cosa puede ser una tortura. Depende de otras condiciones”.
Lehen aipatu bezala, zergaitik da hain garrantzitsua jolasa haurtzaroan? Galdera honi erantzutea ere nahiko konplexua iruditu zait. Hasteko, jolastea behar bat da, bizi-bulkada bat, eta hain zuzen ere gizaki guztiak eta animali askok egiten dugun ekintza da. Hain da beharrezkoa non jolasa haurren eskubideen barruan kokatzen dugu. Hain zuzen ere, bideo hau ikusita ondorioztatu dut jolasaren bidez bizitzaren ezagutza eta ikaskuntza garrantzitsuenak lortzen ditugula. Proiektu honek lagundu dit jolasa beste modu batean ulertzen. Jolasaren bidez korrika eta salto egiten ikasi nuen. Jolasaren bitartez ikasi nuen objetuak gogor heltzen, apurtu eta erori ez daitezen. Jolasaren bitartzen jaurtitzen ikasi nuen, dorreak eraikitzen ikasi nuen. Jolasaren bitartez hain garrantzitsuak diren baloreak ikasi nituen, entzuten, itxoiten, arauak onartzen eta nire arau propioak eraikitzen ere ikasi nuen.
Matematikak, fisika, hizkuntza eta mundu naturalaren parte diren hainbat kontzeptu barneratu nituen. Hainbat eta hainbat dira jolasaren bitartez ikasi ditudan gauzak, eta ezin dira guztiak aipatu. Laburbilduz… berotasuna, ikerketa, gozamena, ikaskuntza, askatasuna, esploratzea, sentitzea, huts egitea… jolastea bizitzea da.
Beste alde batetik esan beharra dago helduak garenean umeak jolasteko duen beharra ulertzea kostatu egiten zaigula. Akats bat izanda ere, egokiak ez diren egokiak eskeintzen dizkiegu, jolasteko denbora mugatu egiten dugu, desegokiak diren material ematen dizkiegu eta ez gara kontarutzen. Dokumental hau ikusi eta gero haintzat hartu beharreko hainbat kontzeptu barneratu ditut.
Hortaz, testuingurua aldatzeko eta helduek ulertzeko jolasteko denbora oinarrizkoa dela haurren ikaskuntza eta garapen prozesuan honako esaldi hau gogoratu beharko lukete “Zerbait gogobetetzen baldin bazaitu, neketsu, zaila edo ezinezkoa dela jakinda ere, bost axola dio”. Besteak ez du garrantzirik, soilik orainaldia, “hemen eta orain”. Honako hau bizitzaren hainbat alderdietara eraman daiteko. Nire ustez, helduek gogobetetzen duten gauza gehiago egingo balituzte, guztia errazagoa izango litzateke.
Etorkizunean hezitzailea izango naizela kontuan hartuta, jolasaren inguruan begirada aldatzeko lehenengo pausua nire haurtzaroa gogoratzea izango litzateke. Gure haurtzaroa lasaitasunean gogoratu, burura etortzen zaizkigun momentuak poliki poliki ikuskatuz. Haurtzaroko esperientziak gogoratzen ditugunean, zoriontasuna, beldurra, urduritasuna, emozioa berriz ere sentitzen dugu.
Bigarrenik, momentu batez berriz ere gelditu eta behatu. Presio zein aurreiritzirik behatu, aurrez aurre daukagu haurrari begirada zintzo bat eskeiniz. Behatu, entzun, gozatu, momentuak partekatzen ditugunean.. jolasaren garrantzia eta edertasunarekin egiten duzu topo.
Hausnarketa hau amaitzeko, nire haurtzarora flashback bat egingo dut eta nire alboan zeuden helduei mezu bat emango diet:
Nire kasuan, herri batean bizitzeko sortea izan nuen, eta nire gurasoak erabateko askatasuna ematen zidaten nahi nuen moduan eta tokian jolasteko. Konfiantzaz, errespetuz eta erabateko zintzotasuna eskainiz. Nire ama haurtzaroko gauza askotaz damutzen da : nekatuta zegoenean purrustaka eta haserre ibiltzen zen, eskolaz-kanpoko ekintza askotan nire izena eman zuen, laztan gehiago eskeini nahi izan zituen… Hala ere, ez damutzeko eskatuko nion, ez dira akatsak baizik eta intentzio hobearekin egindako ekintzak, eta guztiak bezala, munduko ama hoberena dela esango nion.
ERABILITAKO ITURRIAK :
IMAGINE ELEPHANTS DOKUMENTALA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina