2018(e)ko abenduaren 18(a), asteartea
1. GAIKO TERTULIA DIALOGIKOA. Besalú, X. (2016). Como en la viña del señor.
Tertulia dialogiko hau irakurri eta gero, irakaslearen funtzioa eta honek dituen eginkizunak modu desberdin eta sakon batean ulertu ditut. Hasteko, azalduko dut zergaitik erabaki nuen irakasle izatea. Lehenik eta behin, haurrekin harremanetan sartzea erabat interesgarria eta aberatsa iruditzen zait. Egia da gu umeei gauza asko irakasten diegula, baino aldi berean haurrek ere gauza asko dituzte guri erakusteko. Hau da, haurra eta “helduaren” (nerabea, nire kasuan) artean sortzen den ezagutza fluxu hori oso aberatsa izan daitekeela iruditzen zait. Irakasle izatea ez da soilik haurrei ezagutzak transmititzea, nire ustez prozesu hau etengabe aldatzen doan zerbait da, eta nahiko sakona dela pentsatzen dut.
Esperientzia pertsonal bat abiapuntu hartuta, nire iritzia azalduko dut. Nire kasuan, beti gustatu zait ikastea eta nire bizitzan zehar nota onak izan ditut, klasean arreta mantentzen nuelako eta klasetik kanpo lanean aritzen nintzelako. Nire klasean ikaskide oso desberdinak nituen, bazegoen jende langilea eta beste alde batetik ikasteko gogorik ez zuen jendea. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, gertuko lagun bat nuen klasean, eta ez zitzaion batere gustatzen ikastea. Azkenean nire laguna motibaziorik gabe ikusten nuen, klaseko gauzak egiten zituenean behartuta egiten zituen eta ez zegoen batere gustora giro honetan. Egoera honek erabat tristotu zidan, batez ere nire laguna frustaturik ikusten nuelako. Egoera hauen aurrean ikaslearen eginkizuna funtsezkoa da. Lehen aipatu bezala, iklaseei ezagutzak transmitizea ez da irakasleak duen eginkizun garrantzitsuena, baizik eta iklaseak motibatzea, haien gaitasunak baloratzea eta gauza berriak egitera animatzera. Horregaitik erabaki nuen irakasle izatea, hezkuntza zoriontasuna ematen duen zerbait bilakatu nahi nuelako. Hitz gutxitan, ikasleak ikaskuntza-prozesua erronka baten moduan hartzea nahi dut, eta erronka hori gogo biziz eta poztasunez eraikitzea dut helburu nagusi. Hala ere, oraindikan gauza asko ditut ikasteko.
Agerikoa den bezala, irakaslearen irudia gure garapenean irudi esanguratsuenetarikoa daukagu, gurasoekin batera. Egia esan, zati handi batean irakasleak gure etorkizuna determinatzen dute, haiengandik ikasiko dugulako eta pertsona bezala eraikitzeko bidelagun izango direlako. Hain da garrantzisua irakaslearen irudia non honako hau oso argi izan behar du zein den bere eginkizuna eta nolakoa izan behar duen bere nortasuna. Irakaslea bere lanarekin motibatua sentitu behar da. Beste alde batetik kulturalki eta pedagogikoki formazio on bat izan behar du, ikasleak kaltetuak atera ez daitezen. Irakasleak bere lana maitatzen badu ere, gauza berriak ikasteko gogoa ezin daiteke inolaz ere hautsi, horregaitik etengabe hobetzeko grina izan behar dute. Ikaskuntza prozesu honek zailtasun handiak dakar berarekin, horregaitik kritikak onartu behar dira eta hutsegitetatik ikasi behar da, eboluzio positibo bat egon dadin.
Lehenik eta behin haurra eta irakaslearen arteko harremana pisu handia dauka. Irakasle “on” bat izateko, ikasleak maitatu eta errespetatu egin behar dira. Beste alde batetik ikasleen interesak eta beharrak ezagutu behar ditugu, irakasle izanda hauetara ahalik eta hobekien egokitzeko. Autonomia txikitatik garatzen dugun zerbait da, eta egia esan helduak garen heinean geroz eta autonomoak bihurtzen gara ,hezkuntza-sistemari dagokionez. Adibidez DBHen egiten genituen lanak askoz ere kontrolatuagoak zeuden eta irakasleak etengabe egoten ziren gure gainean. Unibertsitatean aldiz, lan autonomoa askoz ere sustatzen dela nabari dut. Jarraitzeko, pertsonak garen heinean, edozein motatako bulkadak izaten ditugu eta irakasleak hauek bideratzen jakin behar du.
Bigarrenik, aipatu beharra dago pertsonak bakarrak direla munduan eta bata bestetik oso desberdinak gara. Hortzak, ikasle bakoitza gaitasun desberdinak izango ditu, eta norberak izango dituen indargune zein ahultasunak oso desberdinak izango dira. Irakasleak honako hau haintzat hartu behar du beti, eta ikasle bakoitzaren gaitasunetara ahalik eta hobekien egokitu behar da, lanerako erritmo desberdinak errespetatuz.
Askotan azterketa baterako ikasten nenbiltzanean honako hau pentsatzen nuen “ ezin dut gehiago, bertan behera utziko dut ikasketa”. Irakasleek honako hau askotan pentsatu badute ere, ezin dute amorerik eman, ezin dute ezer galdutzat eman. Laburbilduz, irakaslea ikasle batekin frustatua sentitzen bada eta motibazio osoa galtzen badu, frustrazio sentimendu hori ikasleari transmitituko dio eta sortuko diren ondorioak oraindikan ere negatiboagoak izango dira.
Hezkuntza arloan erabateko harremanak daude, ez soilik irakasle eta ikasle artekoa. Ikastetxe barruan irakasle bagara, beste irakasle batzuekin egingo dugu topo. Gure lankideekin izan beharreko tratua ere oso garrantzisua da. Ezagutzak gure artean konpartitzea oso aberatsa izan daiteke, eta ez soilik ezagutzak, bizitako esperientziak ere.
Adibidez klasean jasandako esperientzia zailen bat egon ezgero, honen aurrean nola jardutea jakingo genu, beste irakasle batzuengandik informazio baliogarria jaso baitugulako. Beste irakasleen ideiak onartu behar ditugu, edo gutxienez horien inguruan eztabaidatu, horrela gure artean akordatutako proposamenak aurrera eramateko edo berriak sortzeko.
Hezkuntza munduan dauden ikastetxe kopurua ikaragarria da. Hori dela eta, gertuko ikastetxeekin izan beharreko harremana ere oso garrantzisua iruditzen zait. Azkenean bien artean harremanetan egonda, proposamen desberdinen berriak izango ditugu. Harreman estuak izanda, hobekuntzak lortu ditzazkegu gure ikastetxean ere.
Familia eta irakaslearen artean ere harremana egon behar da. Ikasle bakoitzak bere etxean edo inguruan duen testuingurua jakitea beharrezkoa iruditzen zait, batez ere ikaslea hobeto ulertzeko eta laguntza behar izatekotan, laguntza hori eskeintzeko prest egoteko. Familia desberdinak daude munduan, eta kultura aniztasuna egunerokotasunean presente dugun gaia da. Irakasleak honen inguruan erabateko kontzientzia izan behar du, eta ikasle hauek behar bezala integratzea izan behar dute helburu (behar izatekotan noski).
Irakaslearen nortasunaren inguruan hausnarketa amaitzeko, nire ustez irakasle nortasun egokia bermatzen duten hainbat hitz aipatuko ditut: ENPATIA, BIDELAGUNA, MAITASUNA, LAGUNTZA, MOTIBAZIOA ETA ELKARTASUNA.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
AURKEZPENA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina