PORTFOLIO DIGITALA IRAKASLE FUNTZIOAN
2018(e)ko abenduaren 23(a), igandea
AZKENENGO SARRERA
Azkenengo sarrera honek irakasle funtzioan aurrera eramandako proiektu honen esperientzia, zailtasun eta emozio guztiak bilduko ditu.
Hasiera batean portfolio digitalaren espektatibak oso onak ez ziren arren, poiektuan behin murgildu naizenean iritzia guztiz aldatu zait.
Irakasle funtzioaren inguruan eskeini ziren materialak anitzak eta guzitz aproposak izan ziren. Horrekin batera hainbat lan ere oso dinamikoak izan ziren eta gure ikaskideekin esperientziak, sentimenduak eta emozioak konparitzeko aukera izan genuen. Lan horietan, tristura, poztasuna eta beste sentimendu sakon askorekin topo egin genituen.
Laburbilduz, irakaslearen lana zein den hobeto ulertzeko proiektu interesgarria, aberatsa eta guzitz hezitzailea iruditu zait. Horrekin batera ere autonomia ere landu dugu, haurrek bezala!
2.GAIKO TERTULIA DIALOGIKOA. Educar en el 0-3. Ekintza gidatuak eta jolasa)
Haurren zaintza eta jolasa gai zabala eta benetan beharrezkoa da, behintzat irakasle izateko helburua badaukagu.
Hasteko, umearen zaintzaren ildotik, badira egin zein ulertu beharreko ekintza batzuk. Lehenik eta behin, umea ingurune batean dago eta bertan hainbat gauza topatuko ditu, espazio desberdinak, pertsona desberdinak… eta hauekin lehen aldiz topo egitea ez da erronka erraza izango haurrarentzako. Hori dela eta, irakasleak haurrak behar duen erosotasun hori bermatu nahi dio, ingurunearekin eta honetan egingo dituen ekintzekin harremantzeko.
Célestin Freinet (1866-1966) guztiz popularra eta modernoa zen pedagogia eredu bat eraiki zuen. Freinetek hezkuntza modu zabal eta berezi batean ulertzen zuen, eta honakoa dio hezkuntzaren inguruan : “La educación no es una fórmula de escuela sino una obra de vida “.
Esan beharra daukat, guztiz ados nagoela Freinetekin. Gure gizartean badaude hainbat balore eta printzipio, eta horiek barneratu behar ditugu. Uste duzu inolako hezkuntzarik gabe bizitzaren inguruan zerbait jakingo genukeela?
Aurrekoa esan eta gero, argi geratu da hezkuntzak pertsonak eraikitzen dituela, eta bizitzan behar duten ongizatea eskaintzen duela. Hala nola, jaiotzen garenetik hiltzerarte irauten duen prozesua da. Hain zuzen ere, denbora osoan aldatuz eta eboluzionatuz doana, eta oinarri sendo bat behar duena. Nire iritiz, gure hezkuntzaren oinarria lehen haurtzaroan (0-2) eraikitzen hasten da. Honekin diodana da, haurtzaroan gure hezkuntza prozesuan akatsen bat egon ezgero (arrazoiak milaka izan daitezke, kasu honetan irakaslearen akatsa adibidez), akats horiek arazo zein nahasteetan bihurtu daitezke helduaroan. Azkenean, helduak garenean gertatzen diren akatsen kontzientzia daukagu, eta hauek azkarrago eta modu erraz batean zuzendu ditzazkegu, haurrak garenean ez. Haurtzaroko etapan gurasoak eta irakaslea irudi garrantzitsuenak izango dira eta hauetatik asko ikasiko dugu. Hortaz, irakasleak eta gurasoak hezkuntza aproposa baten parte izan behar dira, haurrak modu egoki batean gara daitezen.
Lehen esan bezala, hezkuntza hitzak esanahi zabala dauka, eta halaxe da, hezkuntzaren barruan badira ikasi, egin eta askotan aldatu beharreko alderdi batzuk ere. Zaintza, bai hezkuntzan bai umearen bizitzan oso garrantzitsua den zerbait da. Horregaitik irakasleok prest egon behar gara ahalik eta modu profesionalen zaintza egoki bat eskaintzen.
Errespetua, maitasuna eta erabateko konfiantza eskeini behar dizkiegu gure ikasleei. Esate baterako, eta testu honetan ( 166 orr.) agertzen den bezala, irakaslearen irudia oso garrantzitsua izango da ikasleen harreran (haurreskolan, goizeetan). Haurreentzat ez da batere erraza haurtzaindegian sartzea eta hormaren beste aldean haien gurasoak uztea. Egia esan, gurasoengandik banatzea, umearentzat erronka esanguratsua izango da bere bizitzan eta erabateko zailtasunak sortuko dira. Hala ere,umeak bakarrak eta desberdinak badira ere, eta bakoitzak bere helburuak lortzeko denbora desberdinak behar badituzte ere, finkatutako helburuak lortuko dituzte, kasu honetan haien gurasoengadik banatzea. Prozesu honetan irakaslearen eginkizuna pisu handia izango du eta arduratu behar da umeak behar duen konfiantza eta erosotasuna eskeintzen diola.
Beste alde batetik, elikatzea, higienea eta atsedena zaintzaren barruan dauden alderdi garratzitsuak dira. Elikatzea umearen autonomia guztiz bultzatzen duela pentatzen dut, eta baita ere umearen buruko eskemak sortzen laguntzen duela. Adibidez, jan aurretik eskuak beti garbitzen baditugu, umeak poliki-poliki ulertuko du jaterako momentuaren aurretik egin beharreko zerbait dela. Umearekiko etengabeko komunikazioa ere (Montessori, M.) oso garrantzitsua dela uste dut, eta umearen eskemen akomodazioan erabat laguntzen duela.
Higienea umearen gorputzarekin lehenengo topaketa izango da eta honetan delikatuak izan behar gara. Denborarekin, umeak ere bere partetik jarriko du ekintza hau ahalik eta errazagoa izan dadin.
Amaitzeko jolasaren inguruan hitz egingo dut. Haurtzaroan, jolasa gehien gustatzen zitzaidana zen. Tira, suposatzen dut gure bizitzako etapa horretan asko gustatzen zitzaigula jolasten ibiltzea. Jolasa fisiko eta psikologikoki laguntzen gaitu, hain zuzen ere, honen bitartez gaitasun desberdinak lantzen ditugulako eta gauza berriak ikasten ditugulako.
Prozesu honetan haurrak bere autonomia garatuko du, eta gauza berriak esploratzen erabateko zoriontasuna lortuko du,eta niretzat haur bat zoriontsu eta farrez ikustea oso aberatsa da.
Zentzumenak haurraren lehenengo urteetan oso garrantzisuak dira, eta hauek garatzeko ariketak proposatu behar dira klasean. Adibidez lore bilketa ariketa bat oso egokia iruditzen zait lehenengo haurtzaroan. Alde batetik, ingurumenarekin harremana indartzen delako eta aire librean egiten diren ariketak modu batean “askeagoak” direla iruditzen zaidalako. Loreak biltzen haurrak textura desberdineko loreak ukitu, usaindu eta ikusiko ditu eta zentzumenen erabilera erabat landuko da.
Hizkuntza gure gizartearen oinarrietako bat da eta hau arrazoitzeko eta pentsatzeko aukera eskeintzen digu. Horregaitik hezkuntza prozesuan (eskolan, kasu) hizkuntza lantzea guztiz beharrezkoa iruditzen zait. Hitz desberdinak proposatzen dituen jolasak planteatzea oso egokia irudizen zait.
Laburbilduz, jolasa oso aberatsa den zerbait da. Alde batetik, umearen autonomian laguntzen duelako, hots, gauzak bere kabuz egitea lortzen dute, jolasaren prozesua ulertzen dute, eta baita ere arauak barneratzen ditzten. Beste alde batetik umeak dituen abilezian denbora guztian lantzen dira. Jolas batzuen bidez ere sinbolismoaren irudia sortzen da. Adibidez medikuetara, “aita eta ama”-ra jolastean rolak eta pertsona desberdinen eginkizunak ikasten dira. Zoritxarrez, matxismoa hezkuntzaren barruan dagoen zerbait da, eta hori dela eta gauzak modu desegoki batean ikasten ditugu.
Jolasaren bitartez ere originaltasuna eta imaginazioa lantzen da. Denborarekin alderdi hauen erabilera ahaztu egiten zaigu, eta besteek egiten dutena imitatzen ditugu. Hau oso tristea iruditzen zait, gure esentzia zati handi batean galtzen dugulako.
2018(e)ko abenduaren 19(a), asteazkena
3.GAIKO TERTULIA DIALOGIKOA . Zabalza, M. A. (1996). Los diez aspectos clave de una Educación Infantil de calidad.)
Begi bistakoa da kalitatezko Haur Hezkuntza etorkizuneko haurrei eskeintzeko jarraibide batzuk kontuan hartu behar ditugula. Egia da bakoitzak bere iritzia duela, hala ere, Zabalzak emandako argibideak nahiko baliogarriak direla iruditu zait.
Tertulia dialogiko honek egitura berezia zuen. Hain zuzen ere, 10 puntuz osaturiko txostena da. Puntu bakoitza jarraibide bati dagokio.
Lehenengoak espazioaren antolakuntzari buruz hitz egiten du. Espazioak haurrarengan erabateko eragina duela pentsatzen du. Hain zuzen ere espazioa ezin daiteke mugatua izan eta “txoko” edo eremu desberdinetan sailkaturik egon behar da umeek jakin dezaten zer egiten den eremu bakoitzean. Aldi berean espazioak espezializatuak egotea beharrezkoa da, gaitasun desberdinak garatzeko helburuz.
Hortaz gain, hezkuntza eremuan eskeini behar diren testunguruak nobedosoak eta estimulatzailek izan behar direla pentsatzen dut, umeak bertan egoteko grina piztu behar zaiolako eta horrekin batera bere autonomiaren garapenean laguntzen duelako.
Beste alde batetik, testu hau irakurtzean hainbat nahaste sortu zaizkit buruan. Esate baterako, klasean egin behar ditugun ekintza eta eman beharreko prozedura guztiak kurrikulum batean finkatuta daude, eta irakasleak kurrikuluma jarraitu behar du. Hala ere, haurtzaroan haurraren esperimentazio beharra paper garrantzitsua du, eta uste dut umeak zer egin nahi duen ere erabaki dezakeela. Hortaz, kurrikuluma zehatz mehatz jarraitzea ez dut uste ideia ona denik, honetan ematen diren ekintzak eta jarraibideak bete behar dira, baina betiere umearen askatasuna bermatuz. Nolabait esanda kurrikuluma flexibleagoa izan beharko litzatekeela pentsatzen dut.
Umearen garapen fisiko, psikomotore, eta psikologiko ona bermatzeko segurtasun egoera bat bermatu beharra dago. Haurra ondo sentitu behar da, egon behar da testuinguru batean non bere eginkizunak betetzeko kapaza sentitzen den eta huts egiteko beldurrik ez duen. Segurtasun hori bermatzen ez bada, haurrak etorkizunean arazoak izan ditzazke. Behin hau azalduta nire ikuspuntua islatuko dut. Hezkuntza sistema osoan zehar ematen diren “ikasgaiak” edo “ekintzak” baliogarriak dira, baino ez guztiz. Egunerokotasunean baliogarriak izango diren gauzak ikastea askoz ere baliogarriak izango direla pentsatzen dut, hala nola emozioak kontrolatzeko jarraibide batzuk adibidez. Emozioak haurtzarotik sortzen dira, eta txikiak garenean ez daukagu guztiz hauen kontzientzia ezta hauek kontrolatzeko kapazitate askorik ere. Hori dela eta, txikitatik emozioak kudeatzeko eta hauek ikuskatzeko jarraibide edo ekintzak planteatu beharko ziren. Zihur nago etorkizunean arazoen ikuspegi desberdin bat garatzen lagunduko lukeela.
Emozioak gure bizitzaren atal garrantzisua badira eta hauek kudeatzen jakin behar badugu ere, badira beste hainbat gauza gure bizitzan garratzia izango dutenak, hizkuntza adibidez.
Hizkuntza gure bizitza osoan zehar eboluzionatzen duen zerbait da, eta haur-eskolan garatu eta landu beharrekoa. Errealitatea deskubritzeko, pentsatzeko eta arrazoitzeko tresna esanguratsua da hizkuntza. Horregaitik, klasean egiten diren jolasetan adibidez, haurrek hitz egiteko iniziatiba bultzatu behar da. Hala nola, haurra eta irakaslearen ahozko interakzioa etengabekoa izan behar dela pentsatzen dut. Klasean egiten diren ekintza guztiak zergaitik egiten diren azaldu behar zaie haurrei, eta horrekin batera zertarako egiten diren ere. Horrela, umeak hobeto ulertuko du bere inguruan egiten diren gauza guztiak. Hizkuntza landu behar da, baina baita ere hobetu behar da. Horretarako hizkuntza egituren konplexutasun maila poliki poliki handitzea garrantzisua iruditzen zait. Azkenan, denbora guztian maila berdinean aritzen bagara, ez dugu inolako hobekuntzarik ikusiko.
Aurreko parrafoan aipatutakoarekin, ez dut esan nahi haurren erritmoa errespetatu behar ez denik, haur bakoitzak bere erritmoan garatzen da eta ez da umea ezertara behartu behar, ezta haurra gainestimulatzen dituzten ekintzak egitea. Testu hau irakurri eta gero konturatu nahiz zein garrantzitsua den jolasa haurraren bizitza. Adibidez, guraso zein irakasle askok soinua eta argiak botatzen dituzten jostailuak erosten dituzte, pentsatzen dutelako jostailu horien bidez haurrak asko disfrutatuko dutela. Errealitatean ez da horrela. Jostailu horiek haurrak gainestimulatzen dituzte, eta haurrak bere kabuz esploratzeko eta bere autonomiaren garapena oztopatzen dute. Hori dela eta, kontuan hartu behar dugu eskeintzen dizkiegun jostailuak egokiak izan behar direla eta haurren gaitasunei egokituak izan behar direla.
Beste alde batetik irakasleak izan behar dituen eginkizunak eta lanak zeintzuk diren argiago ikusi ditut. Irakaslea haurraren gidaria, edo hobetako izanda haurraren bidelaguna izan behar du. Behin pedagogia desberdinak ikusita eta haurraren psikologia zein den hobeto ulertuta, arazoak errazago eta azkarrago identifikatuko ditut. Arazoak identifikatzeko, irakasleak behaketa edo haurraren segimendu lan bat egitea beharrezkoa du. Horrela jakiteko haurra zer egiten hari den ondo, zer gaizki, zertan hobetu dezake… Hala nola, haurrak nolabaiteko atzeramendua duela ikusten badugu, gure lana horren berri ematea izango da.
Amaitzeko, guztiz garrantzisua den elkarrekintza azalduko dizuet, hain zuzen ere guraso eta irakaslearen elkarrekintza. Klase batean 10,20,30 edo 200 ikasle egonda ere, bakoitzak egoera bat du, eta testuinguru desberdin bat dauka etxean. Haurrekin harremana eta enpatia indartzeko, haur bakoitzaren historia ezagutzea guztiz beharrezkoa dela iruditzen zait. Horregaitik, gurasoa eta irakaslearen artean gutxieneko harreman bat egon behar da. Harreman hori geroz eta estuagoa izan ezgero, hobeto. Gaur egun, kultura, etnia, genero… desberdineko haurrak aurkitu ditzazkegu. Zoritxarrez, oraindik ere hauen integrazioa lan zaila da, oraindikan ez dagoelako kulturartekotasunaren kontzientzia askorik. Hala nola, guraso eta irakaslearen artean etengabeko elkarrekintza egonda, haurren integrazioa lan errazagoa bilakatu daiteke.
Laburbilduz, irakasle on bat izateko jarraibideak unibertsalak ez badira ere, Zabalzak eamandakoak oso baliogarriak izan direla iruditzen zait.
2018(e)ko abenduaren 18(a), asteartea
3. GAIKO BIDEOFORUMA (ESPERANDO A SUPERMAN)
“Esperando a superman” deituriko dokumental honek Estatu batuetako hezkuntzaren errealitate kritikoa isladatzen du. Denboraren poderioz hezkuntza mailak nola behera egin duen kontatzen du, horrekin batera argudiatuz nola klase baxuko pertsonek duten aukerak oso mugatuak direla hezkuntzari buruz hitz egiten dugunean.
Auzo pobreetan bizi diren haurrek hezkuntza publikoan edo pribatuan ikasteko erabakia hartzeko aukerarik ez dute, daukaten aukera bakarra hezkuntza publikora mugatzen delako. Dokumental honek ikuskatu nahi du nola Estatu Batuetan eta beste herrialde askotan ematen den egoera hau hezkuntza txar baten sinonimoa dela.
Hala nola, dokumental honek Estatu Batuetako hezkuntza sistemaren arazo nagusiak enfokatu nahi ditu. Hain zuzen ere, hauek sistema negargarri baten sorburu baitira.
Hau ikusita, ulertu ditzakegu zergaitik zuzendariak jarri dion izenburu hau honako dokumentalari. Hain zuzen ere, Estatu Batuak, auzo pobreetan bizi diren haurren hezkuntza etorkizuna babesteko aldaketa bat egitea beharrezkoa duen pertsona bat behar duelako.
Honako lan hau Superman bezalako superheroi batek egin ditzake, hain zuzen ere, gizarte perfektua sortu, ordena mantendu eta amets amerikarra bermatzen duen superheroia. Hala ere, egoera hori sortzea erabateko fikzio edo utopia da. Hala ere.. kalitate oneko superheroi baten beharra izatea posiblea da hezkuntza sistema publikoa salbatzeko? Momentuz, Estatu Batuetan bizi diren klase baxuko haurrentzat, daukaten itxaropen bakarra da.
Zoritxarrez errealitate triste honek dakarren zama handiarekin bukatzeko ahaleginik ez da susmatu, eta inork ez du esfortzurik egin egoera zail hau aldatzeko.
Duela 40-50 urte inguru, hezkuntzari dagokionez Estatu batuak ez zuen inolako konpententzia globalik. 70. urtetik aurrera desertzio portzentai handiak Estatu Batuetako ikastetxeen porrota bermatu zuen. 90ko hamarkadean, foru publikoko eskolak sortu zuren (zehaztapen batzuk egonda ere, haur guztientzako irekiak izan ziren). Foru publikoko 5 eskolatik 1 bakarrik izan zuen arrakasta.
Gaur egungo ikasleak eskolarengan interes guztia galdu dute eta ez dute inolako helbururik etorkizunari begira. Arazo nagusienak matematiketan izan ohi dira, eta baita ere irakurtzeko ikaskuntzarekin. Herrialde garatuekin konparatuta, Estatu Batuetako ikasle kopuru guztiaren %25 porrot egin dute matematiketan, eta %21 zientzietan. Begi bistakoa da portzentai hauek benetan larriak direla Estatu Batuetako hezkuntzari dagokionez.
Eskoletan nerabe zein haurren desertzioa eragin duten arrazoiak normalean berdinak izaten dira, esanguratsuenak honako hauek izanda:
-Pobrezia
-krimena edo bidegabekeria.
- etxe edo bizitoki disfuntzionalak.
Negargarria da auzo marginaletan bizi diren nerabe eta haurrek kartzelara joan diren pertsona gehiago ezagutu dituzte, unibertsitatean egon diren pertsonak baino.
Estatu Batuak elikaduran eta osasunean diru piloa inbertitu ditu, dirua hezkuntzan inbertituko balute edo honi garrantzi handiago emango baliote, auzo marginatuetan bizi diren haurrek gutxienez hezkuntza minimoa izango lukete, eta etorkizuneko ateak irekiagoak egongo lirateke. Egoera zail samarra izanda ere, zenbait irakasleek hezkuntza metodoak aldatzeko ahalegindu dira. Adibidez, biderkadura taulak “rap” abestietan bihurtu zituzten, hauen ikaskuntza errazteko. Ikaskuntza arazoak zuzentzeko estrategiak aurrera eraman dituzte, irakasleak hezkuntza sistema aldatzeko motibazioa bermatzen dituzten estrategiak hain zuzen ere :
eraginkortasun profesionalerako bonoak
irakasleen soldata egoera
Dokumetal honetako hainbat datu benetan harrigarriak iruditu zitzaizkidan. Hala nola, Estatu Batuetan distritu bat edo bestean jaiotzen bazara, zure etorkizuna erabat zehaztuta egongo da. Distritu on batean jaiota, graduatua eta unibertsitatean egoteko probabilitateak handiak dira, aldiz, Detroiten jaio bazara, seguruenik ez duzu inolako etorkizun akademikorik izango.
Auzo marginatuetan bizi diren haurrak presio handiak jasaten dituzte. Txikitatik hezkuntza on baten garrantzia erakusten zaie, eta loteria baten bidez eskoletara sartzea nahiko sistema injustua iruditzen zait.
Dokumental bikain hau , oso gomendagarria eta hezitzalea dela iruditu zait. Aldi berean eman nahi duen mezua oso esanguratsua iruditu zait. Estatu Batuan bizi diren milaka familien errealitate isladatzen ditu, hauen bizitzak hezkuntza sistemak mugatzen dituelarik.
Hezkuntzari garrantzi gutxi ematen dioten pertsonei gomendatuko nioke dokumental hau, mezua ulertu eta hausnartu ditzaten. Hortaz gain, daukaun hezkuntza sistema gehiago baloratu genuke.
Dokumental honen egitura erabat interesgarria iruditu zait, batez ere ikasleak lehenengo pertsonan eta azaletik haien esperientziak eta iritziak kontatzen dituztelako, eta haien familiena ere. Arazoa nazioartean garrantzi handiagoa duela isladatzeko, garrantzisuak diren beste pertsona batzuk ere hitzegiten dute, hala nola, irakasleak, politikoak, familiak eta herritarrak oro har.
Gauza askotan ados egonda ere zenbaitetan desadostasunak sortu zaizkit. Arazoa konpontzeko, hezkuntza pribatizatu nahi dute, eta soilik pribilegiatu batzuk edo nolabait esanda oraindu ahalko duten pertsonen eskura egongo da soilik. Nire ustez, konponbidea izango litzateke guztiontzako sistema publiko bat sortzea, benetan gaitasuna duten irakasle oneki, honek kalitate altuko hezkuntza bermatuko zuen.
Hala ere, sortu den arazoa ez da soilik hezkuntzara mugatzen. Arazoa goitikan datorren zerbait dela usten dut. Estatuak dirua hobeto kudeatu beharko lukeela pentsatzen dut. Lehenik eta behin pobrezia estatu mailan murrizteko eta bigarrenik txarto dauden arloetan (hezkuntza kasu) diru gehiago inbertitu beharko lukete, horrela herritar guztien aukera berdintasuna berdintzeko. Azkenean Espainian egoera nahiko desberdina da, baino ez guztiz. Familia edo klase sozial baxu batean jaiota ere, ikasketak burutzen badituzu, etorkizunean zerbait izatera iritsi zaitezke. Hala ere, zure familia goi-kargu edo goi-ikasketak baldin baditu, klase baxuko pertsona batek duen titulu berdina izanda, lanpostu on bat lortzeko aukerak, zoritxarrez, handiagoak izango dira. Estatu Batuetan, auzo marginatu bateko familia batean bizi bazara, akademikoki etorkizun bat izateko aukerak zuzenean desagertzen dira, eta delinkuentzia munduan amaitzea probableena izango da.
2.GAIKO BIDEOFORUMA ( Loczky, una escuela de civilización)
Giza zientziek, hain zuzen ere gizartea aztertzen duten zientziek, zientzia fisikoak baino motelago eboluzionatzen dute, hala ere, motel bada ere, eboluzionatzen dute. Zientzia guztiek momentu zein pertsonai esangurasuak dituzte. Zaintza eta haur txikien garapenaren arloan, Emmi Pikler daukagu aintzindari moduan, Nicolás Koperniko astronomiaren eboluzioaren irudi den moduan.
Emmi Pikler (1902-1984) Vienan, (Hungaría) jaiotako pediatrak ekarpen esanguratsuak egin zituen haurren motrizitate orokorraren garapenean, hala nola, umeen garapenerako baldintza egokiak etengabe bilatu zituen. Hain izan zen garrantzitsua non haurren eguneroko bizitza zientziaren aztergai bihurtu zuen.
1946ean hungariako gobernuak nolabaiteko ume abandonatuen etxeko zuzendaritza eskaera egin zion Emmi Pikleri. Gurasoek ez bazuten denbora nahikorik haien haurren zaintzarako, honetara ekartzen zituzten, eta baita ere umezurtz ziren haurrak etxe honetan egoten ziren.
Testuinguru historikoari dagokionez, Bigarren Mundu Gerraren amaieran kokatzen dugu. Umezurtz kopurua erabat handitu zen, eta hauek bizitzeko toki bat behar zuten. Umeak babesteko lekua ere izan zen, garai horretan hainbat gurasoek turbekulosia baitzuten eta gaixotasun horren kutsaduratik babestu behar ziren umeak.
Etxe hau Loczy kalearen 3º zenbakian kokatzen zen, eta handik jaso zuen izena umezurtzen bizitoki hau.
Instituzio honek umeen zaintzarako oinarriak kudeatu zituen, horrela guraso edo familiarik ez zuten haurrak garapen egokia izateko, eta familia zuten haurren antzera modu egoki edo armoniatsu batean hazteko. Garapen egoki bat eskeintzeaz gain, haurrei zailtasun zein traumarik gabeko etorkizuna bermatu nahi zuen, hain zuzen ere gurasoen atxikimendu edo harreman falta zeukatela aintzat hartuz.
Pediatra honen bizitzako lehen etapa hau erabakigarria izan zen bere filosofia eraitzeko, zati handi batean hemen bere nortasuna eraiki zuelako. Hain izan zen garrantzisua instituzio hau non 1970ean Haurren Metodologia Insitutu Nazionalaren izendapena jaso zuen. 2007/2008 urteetan Lockzy martxan jarri zuen 0-3 urte arteko haur eskola.
Behin eskola hau eta honen aitzindaria daukagun Emmi Pikler kokatuta, berak eraikitako filosofia honen oinarri eta printzipioak azaldu eta hausnartuko ditugu.
Askotan umeak “tontoak” balira bezala tratatzen ditugu, eta ulertu behar da umeak diren moduan onartu behar direla, hau da, umeak ez dira “heldu txikiak”, umeak, umeak dira, eta pertsona diren heinean errespetatu behar dira. Bere inguruarekin duten harremana erabatekoa denez, hezitzaileak arreta indibidualizatuena eskeini behar dio, batez ere ume bakoitza bakarra delako munduan, bere gauza positibo eta negatiboekin.
Mugimendu askea eta autonomiaren garaipena dira filosofia honen oinarri nagusienak. Azkenean ekintza autonomoa haurraren iniziatiba du oinarri, eta hau haien interes propiotik sortzen da. Haurrak ekintzak bere kabuz egiten dituenean, poztu edo nolabaiteko asetasun sentimendua lortzen du, eta horrekin batera autoesfortzua garatu egiten da. Hala ere esan beharra dago haurrarengan interes maila minimoa sortzeko espazioa edo ingurua estimulatzailea izan behar dela. Haurrek betiko inguruan baldin badaude, azkenan aspertu egiten dira, horregaitik espazio, jolas zein ekintza nobedosoak baliatu behar dira. Azkenik, aipatu beharra dago behaketa edozein prinzipio edo hipotesira heltzeko lehenengo pausua izan behar dela, handik hausnarketa bat egiteko eta amaitzeko datuak bildu behar dira, gero nahi izatekotan aldaketak egiteko.
Beste alde batetik, egunerokatusuneko pedagogia ulertu behar da, gauza txikien balioa kontuan hartu behar ditugu, agian haurrentzako esanahi zabal edo sakonagoa baitute. Askotan umeenganako jokaerak besterik gabe egiten ditugu eta umeak ez dute ulertzen zergaitik hari garen hori egiten. Horregaitik helduak umearengan egiten duen jarduketa bakoitzean ahozko komunikazioa erabiltzea beharrezkoa du, horrela umeak ulertzeko zer gertatzen hari den. Hala nola, keinu eta kontaktu bakoitzean leuntasuna bermatu behar da, horrela umearen erosotasuna bermatzeko, eta maitatua dela sentitzeko. Honen bitartzen, umeak ere bere ekarpenak egingo ditu eta egunerokotasuneko ekintzetan (elikadura, janzketa, atsedena…) bere kolaborazioa eskeiniko du. Azken honek umearen garapenean pisu handia dakarrela iruditzen zait. Umeak ez dira panpinak eta ezin dugu haiekin nahi duguna egin, haurren parte hartze aktiboa oso beharrezkoa dela iruditzen zait, hala nola, garapen egoki bat izan dezaten eta guraso/zaintzaile eta haurraren harremana indartzeko.
Nire ustez, Pikler ez da metodo bat, ezta pedagogia bat ere, baizik eta bizitzeko modu bat, filosofia bat, edo nolabait esanda umea ikusteko modu desberdin bat. Hezitzaile zein gurasoen rol aldaketa proposatzen da, non haurrak eta helduak berdintasun egoera batean eta haurrarekiko errespetua bermatzen den. Garai honetara arte, umearen zaintza printzipioak oso desberdinak ziren, eta honako hau oso desberdina eta originala izan zen nire iritziz.
Hezitzailearen eginikzuna erabateko garrantzia du. Umea jolasten ari den bitartean, helduak ez du inolaz ere interbenitu behar. Helduaren eginkizun nagusia umea behatzea izango da, handik datuak jasotzeko etab. Umeak egiten dituen ekintzetan interbenzioak egin ezgero, haurraren autonomia eta askatasuna erabat oztopatuko da eta honek arazo larriak ekar ditzazke umearen garapenean.
Motrizitate askea eta osasun fisikoa umearen garapenean erabakigarriak dira. Antzinean, umeak fajatuak ziren eta esan ohi zen hori osasuntsua zela. Agerikoa da umeek aske mugitzeko aukera ez bada bermatzen, etorkizunean erabateko arazoak izan dezaketela, hala nola gaitz fisiko zein psikologikoak.
“Urte eta erdi eta oraindikan ez daki ibiltzen”? “Bi urte bete ditu eta oraindik ez daki hitz egiten, nire semea urte batekin hizlari trebea zen”. Egunerokotasunean entzun ohi ditugun esaldiak dira, ezta?. Denbora galdu ezin daitekeen gizarte batean bizi gara, eta arrakasta lortzeko lehiaketa jaiotzen garenetik hasten dela pentsatzen dugu. Gure haurren garapena konparatzeko joera daukagu, kontuan hartu gabe azkarregi joateko arriskuan gaudela, eta honek haurrarentzat beharrezkoak eta desberdinak diren etapak haustea eragin dezake. Hortaz, esan dezaket filosofia honek erabateko aurrerapenak ekarri dituela haurraren garapenean, eta nahiko baliogarria izan daitekeela eskoletan praktikan jartzeko, eta ez soilik eskoletan, baita ere umearen zaintza presente dagoen edozein tokitan.
ERABILITAKO INFORMAZIOA :
Honako webune honetik berreskuratua : Www2.rosasensat.org. (2018). Grup Pikler-Lóczy. [online]
2. GAIKO BIDEOFORUMA (KONFIANTZAREN PEDAGOGIA)
Gaurkoan Arizmendi ikastola konfiantzaren pedagogia praktikan jarri duen ikastetxea daukagu. Zer esanahi dauka zuretzat, konfiantza hitzak? Agian, maitasuna, lasaitasuna eta beste mila hitz etorri zaizkizu burura. Ume bati galdetu ezgero, amatxo, aitaxo.. edo etxekoengan jasotako laztanak esango luke.
Agerikoa da eskola, umea eta gurasoen artean konfiantza giroa erabat beharrezkoa dela. Azkenan, hezitzailea eta gurasoak umearen garapenean eta hezkuntza prozesuaren gidari edota laguntzaile direlako. Pedagogia honek umeak ezagutzean, onartzean eta hien garapenean laguntzea sinisten du. Horregaitik ezinbestekoa da umearen historia jakitkea, testuinguru horretan irakaslea bidelagun izateko. Eskola eta gurasoen arteko harremana egokia izan behar du, hala nola, eskolak gurasoei umearen garapenean lagunduko duten hezkuntza irizpide klabeak edo nolabaiteko jarraibideak eman behar ditu, horrela umearentzat hain garrantzitsuak diren bi irudi horiek elkarlanean egoteko. Honela, umeak garapen kognitibo egokia izateko aukera gehiago izango ditu.
Beraz, ikastola honetan ikusi dugun “Guraso eskola”ren kontzeptua erabat egokia eta interesgarria iruditzen zait. Gurasoak eskola barruan sartzen dira eta umeak guraso gabe egoteko gaitasuna lortzen duenean, joan egiten dira. Nire ustez, honen bidez lortzen dena oso aberatsa da. Alde batetik esan beharra dago eskolaratze prozesuan gatazka ugari sortzen direla, azkenean umea ama edo aitarengaindik banandu behar delako eta askotan ez da oso erraza izaten. Gurasoak eskola barruan egoteak irakasle eta gurasoen arteko konplizitatea indartu egiten du. Beste alde batetik bi eredu batera egoteak umearen erosotasuna handituko du, azkenan familia-giro hori erabateko lasaitasuna emango dio umeari. Honen bitartez umearen erritmoa erabat errespetatzen da eta ez da umea gai ez den zerbait egitera behartzen, kasu honetan gurasoengandik banatzea.
Beste alde batetik, arizmendi ikastolak, jolasaren ildotik, testuinguru desberdinak eskeintzen ditu. Klasea txoko desberdinetan banatzen da: plastilina txokoa, korrika egiteko txokoa, lasaitzeko txokoa... Klasea modu honetan egituratua egotea oso ondorio postiboak ekar ditzazke. Jolasa umearen garapen prozesuan oso atal esanguratsua da, horregaitik barietatea, espazio zabalak eta nobedosoak eskaintzea oso positiboa izan daitezke umearentzako, kuriositatea piztea ahalbidetzen duelako. Hortaz gain, umeak zertara lojastu nahi duen erabakitzeko aukera dauka. Hala ere, irakasleak ekintzak behatu beharko ditu, behar izan ezgero interbenitzeko edo nolabaiteko aldaketak egiteko.
Txoko bakoitza bakarra da eta bakoitzean gaitasun desberdinak lantzen dira. Txoko sinbolikoan umeek irudizko errealitate bat sortzen dute, haien papera erabakiz. Honi esker umeak imaginazioa, originaltasuna eta beste hainbat gaitasun garatzen dituztela ondorioztatu dut. Beste txokoren batean esperimentazioa, manipulazioa, explorazioa lantzen ziren, honetan irakaslearen rola erabat interesgarria iruditu zait. Irakaslearen eginzkizuna behatzea da, eta ez umea erreprimitzea ez oztopatzea. Behaketa, umearen hobekuntzak ikusi, arazoak detektatu eta interbentzioak egiteko tresna esanguratsua daukagu.
Umea eroso sentitu behar da askatasunez jolasten duenean eta huts egiten duenean ere. Horregaitik haien erritmoak errespetatzea ezinbestekoa da, umea edozer gauza egitera behartu gabe. Pedagogia honek umeak erabat errespetatu, ulertu eta lagundu egiten dituela iruditzen zait.
Nire ustez konfiantzaren pedagogia ikastetxe gehiagotan praktikan jartzea aukera aproposa iruditzen zait. Hezkuntza sistema honek ez ditu umeak ume moduan ulertzen. Guztiok ardiak bagina bezala, gela berdinean sartzen gaituzte, kontuan hartu gabe gutako bakoitza bakarra dela munduan eta guztion artean erabateko desberdintasunak daudela haintzat hartu gabe. Ume bakoitzak guraso, historia eta gaitasun desberdinak ditu, eta bakoitza bere erritmoan garatzen da. Pedagogia honek umeak bere singulartasunean onartzen ditu. Honek azkenean umea lagundu egiten du, konpetentea sentituko delako, betiere erosotasun egoera batean.
Hau esanda, pedagogia tradizionalarekin bukatzeko edo hau eraldatzeko oso egokia izan daiteke. Pedagogia tradizionala ez da batere ona umearen garapenareako, batez ere ez dituelako pertsonaren garapen erritmoak errespetatzen. Horretaz gain ez ditu gure beharrak behar bezala asetzen, eta askoz ere gutxiago gure etorkizuneko beharrak.
Nik ikasitako haur eskolan ez zegoen horrelako txokorik, tira, agian batenbat bai, irakurtzeko txokoaz behintzat gogoratzen naiz. Baino beste ariketa guztiak espazio berdinean egiten ziren, espazio erreduzitu batean. Umeek pertsonak diren heinean, beharrak edo bideoan Cristobalek aipatu bezala senak dituzte. Hain zuzen ere, mundua deskubritzeko beharra, ingurua miatzeko, esploratzeko grina… eta espazio erreduzituetan behar hauek oztopatu egiten dira. Espazio nobedosoak, ugariak, erakargarriak eskaintzen badira umea interesatua sentituko da eta modu autonomo batean jolastuko du erakarria sentituko delako.
Beste alde batetik atentzioa deitu didan beste gauza bat aipatuko dut. Pedagogia hau erabiltzen duten ikastetxeetan, edo Arizmendi ikastolan behintzat adin desberdineko haurrek espazio berdinak partekatzen dituzte. Jende asko pentsatuko du hau pentsaezina dela eta ez dela batere egokia umearen garapenerako, hala ere, nire ustez oso erabaki ausarta eta interesgarria iruditzen zait. Umeek, beste adin batzuetako umeekin egoteko beharra sentitzen dute. Honek dakarren gauza positiboena bien arteko elkarlana da, azkenean bata bestea babestu edota gauza berriak ikasten ditu.
Amaitzeko, eta kontuan hartuz etorkizunean irakasle izango naizela, kontuan hartu behar da zein den irakaslearen eginkizuna. Irakasleak konfiantza giroa eskeini behar dio haurrari eta aldi berea pedagogia edo sistema honetan bere konfiantza osoa eskeini behar du. Suposatzen dut honen inguruan erabateko zailtasunak sortu zitzaizkiela ikastola honetako irakasleei, baino hala ere esfortzu eta baldintza egoki guztiak jarri zuten hau aurrera eramateko.Irakasle mila daude munduan, nortasun desberdinekin, eta baita ere badira mila pedagogia edo hezteko modu desberdinak. Zerbait berria edo ohituta ez gauden zerbaitetara egokitzea ez da zaila, horregaitik ezagutza bat jasotzea oso beharrezkoa da. Hau jaso ondoren praktikan azala uztea ezinbestekoa iruditzen zait, bai irakasleak bai umeak erosotasun hori sentitu dezan, eta espazio berdinean guztiok gustora egoteko.
1. GAIKO TERTULIA DIALOGIKOA. Besalú, X. (2016). Como en la viña del señor.
Tertulia dialogiko hau irakurri eta gero, irakaslearen funtzioa eta honek dituen eginkizunak modu desberdin eta sakon batean ulertu ditut. Hasteko, azalduko dut zergaitik erabaki nuen irakasle izatea. Lehenik eta behin, haurrekin harremanetan sartzea erabat interesgarria eta aberatsa iruditzen zait. Egia da gu umeei gauza asko irakasten diegula, baino aldi berean haurrek ere gauza asko dituzte guri erakusteko. Hau da, haurra eta “helduaren” (nerabea, nire kasuan) artean sortzen den ezagutza fluxu hori oso aberatsa izan daitekeela iruditzen zait. Irakasle izatea ez da soilik haurrei ezagutzak transmititzea, nire ustez prozesu hau etengabe aldatzen doan zerbait da, eta nahiko sakona dela pentsatzen dut.
Esperientzia pertsonal bat abiapuntu hartuta, nire iritzia azalduko dut. Nire kasuan, beti gustatu zait ikastea eta nire bizitzan zehar nota onak izan ditut, klasean arreta mantentzen nuelako eta klasetik kanpo lanean aritzen nintzelako. Nire klasean ikaskide oso desberdinak nituen, bazegoen jende langilea eta beste alde batetik ikasteko gogorik ez zuen jendea. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, gertuko lagun bat nuen klasean, eta ez zitzaion batere gustatzen ikastea. Azkenean nire laguna motibaziorik gabe ikusten nuen, klaseko gauzak egiten zituenean behartuta egiten zituen eta ez zegoen batere gustora giro honetan. Egoera honek erabat tristotu zidan, batez ere nire laguna frustaturik ikusten nuelako. Egoera hauen aurrean ikaslearen eginkizuna funtsezkoa da. Lehen aipatu bezala, iklaseei ezagutzak transmitizea ez da irakasleak duen eginkizun garrantzitsuena, baizik eta iklaseak motibatzea, haien gaitasunak baloratzea eta gauza berriak egitera animatzera. Horregaitik erabaki nuen irakasle izatea, hezkuntza zoriontasuna ematen duen zerbait bilakatu nahi nuelako. Hitz gutxitan, ikasleak ikaskuntza-prozesua erronka baten moduan hartzea nahi dut, eta erronka hori gogo biziz eta poztasunez eraikitzea dut helburu nagusi. Hala ere, oraindikan gauza asko ditut ikasteko.
Agerikoa den bezala, irakaslearen irudia gure garapenean irudi esanguratsuenetarikoa daukagu, gurasoekin batera. Egia esan, zati handi batean irakasleak gure etorkizuna determinatzen dute, haiengandik ikasiko dugulako eta pertsona bezala eraikitzeko bidelagun izango direlako. Hain da garrantzisua irakaslearen irudia non honako hau oso argi izan behar du zein den bere eginkizuna eta nolakoa izan behar duen bere nortasuna. Irakaslea bere lanarekin motibatua sentitu behar da. Beste alde batetik kulturalki eta pedagogikoki formazio on bat izan behar du, ikasleak kaltetuak atera ez daitezen. Irakasleak bere lana maitatzen badu ere, gauza berriak ikasteko gogoa ezin daiteke inolaz ere hautsi, horregaitik etengabe hobetzeko grina izan behar dute. Ikaskuntza prozesu honek zailtasun handiak dakar berarekin, horregaitik kritikak onartu behar dira eta hutsegitetatik ikasi behar da, eboluzio positibo bat egon dadin.
Lehenik eta behin haurra eta irakaslearen arteko harremana pisu handia dauka. Irakasle “on” bat izateko, ikasleak maitatu eta errespetatu egin behar dira. Beste alde batetik ikasleen interesak eta beharrak ezagutu behar ditugu, irakasle izanda hauetara ahalik eta hobekien egokitzeko. Autonomia txikitatik garatzen dugun zerbait da, eta egia esan helduak garen heinean geroz eta autonomoak bihurtzen gara ,hezkuntza-sistemari dagokionez. Adibidez DBHen egiten genituen lanak askoz ere kontrolatuagoak zeuden eta irakasleak etengabe egoten ziren gure gainean. Unibertsitatean aldiz, lan autonomoa askoz ere sustatzen dela nabari dut. Jarraitzeko, pertsonak garen heinean, edozein motatako bulkadak izaten ditugu eta irakasleak hauek bideratzen jakin behar du.
Bigarrenik, aipatu beharra dago pertsonak bakarrak direla munduan eta bata bestetik oso desberdinak gara. Hortzak, ikasle bakoitza gaitasun desberdinak izango ditu, eta norberak izango dituen indargune zein ahultasunak oso desberdinak izango dira. Irakasleak honako hau haintzat hartu behar du beti, eta ikasle bakoitzaren gaitasunetara ahalik eta hobekien egokitu behar da, lanerako erritmo desberdinak errespetatuz.
Askotan azterketa baterako ikasten nenbiltzanean honako hau pentsatzen nuen “ ezin dut gehiago, bertan behera utziko dut ikasketa”. Irakasleek honako hau askotan pentsatu badute ere, ezin dute amorerik eman, ezin dute ezer galdutzat eman. Laburbilduz, irakaslea ikasle batekin frustatua sentitzen bada eta motibazio osoa galtzen badu, frustrazio sentimendu hori ikasleari transmitituko dio eta sortuko diren ondorioak oraindikan ere negatiboagoak izango dira.
Hezkuntza arloan erabateko harremanak daude, ez soilik irakasle eta ikasle artekoa. Ikastetxe barruan irakasle bagara, beste irakasle batzuekin egingo dugu topo. Gure lankideekin izan beharreko tratua ere oso garrantzisua da. Ezagutzak gure artean konpartitzea oso aberatsa izan daiteke, eta ez soilik ezagutzak, bizitako esperientziak ere.
Adibidez klasean jasandako esperientzia zailen bat egon ezgero, honen aurrean nola jardutea jakingo genu, beste irakasle batzuengandik informazio baliogarria jaso baitugulako. Beste irakasleen ideiak onartu behar ditugu, edo gutxienez horien inguruan eztabaidatu, horrela gure artean akordatutako proposamenak aurrera eramateko edo berriak sortzeko.
Hezkuntza munduan dauden ikastetxe kopurua ikaragarria da. Hori dela eta, gertuko ikastetxeekin izan beharreko harremana ere oso garrantzisua iruditzen zait. Azkenean bien artean harremanetan egonda, proposamen desberdinen berriak izango ditugu. Harreman estuak izanda, hobekuntzak lortu ditzazkegu gure ikastetxean ere.
Familia eta irakaslearen artean ere harremana egon behar da. Ikasle bakoitzak bere etxean edo inguruan duen testuingurua jakitea beharrezkoa iruditzen zait, batez ere ikaslea hobeto ulertzeko eta laguntza behar izatekotan, laguntza hori eskeintzeko prest egoteko. Familia desberdinak daude munduan, eta kultura aniztasuna egunerokotasunean presente dugun gaia da. Irakasleak honen inguruan erabateko kontzientzia izan behar du, eta ikasle hauek behar bezala integratzea izan behar dute helburu (behar izatekotan noski).
Irakaslearen nortasunaren inguruan hausnarketa amaitzeko, nire ustez irakasle nortasun egokia bermatzen duten hainbat hitz aipatuko ditut: ENPATIA, BIDELAGUNA, MAITASUNA, LAGUNTZA, MOTIBAZIOA ETA ELKARTASUNA.
1.GAIKO BIDEOFORUMA) IMAGINE ELEPHANTS
Zer erantzungo zenuke galdetuko banizu ea zein izan den zure bizitzako etaparik garratzitsuena? Agian nerabezaroa esango zenuke. Nire kasuan haurtzaroa izan dela argi daukat. Garai hartan guztia zen oso atsegina : jolastu, abestu, lagunak… Egia esan jolastea gehien gustatzen zitzaidana zen.
Haur Hezkuntzako graduan, irakasle funtzioa izeneko irakasgaiak “Imagine Elephants” izeneko dokumentala eskeini digu. Hau ikusi eta gero konturatu naiz zeintzuk diren jolasa eta haurtzaroaren benetazko egiak. Hala nola, proiektu hau aurrera eramatean deskubritu duten guztia ikasi dut, eta baita ere etorkizunean gure semeengan aplikatzeko ideia berriak hausnartzen lagundu dit, eta ez soilik gure semeengan, guregan ere. Haiz zuzen ere, bideoforum hau ikusi eta gero, jolasa bizitzaren oinarrietako bat dela zihurtatu dezaket.
Elena ( hezkuntza bereziko irakaslea) eta Julian (ikus-entzunezko errealizatzalea) beste batzuen artean, haurren jolasaren munduaren ildoan kuriositatea sentitzen dugun pertsona guztiontzako informazio baliogarria biltzeko gai izan dira. Proiektu honek jolas espontaneoaren garrantzian oinarrituta dago. Egia esan, nahiko interesgarria iruditu zitzaidan ikusitako dokumental hau. Hala ere horretaz gain, proiektu honek jolasean saltzeatzeko baliabide ugariak eskaintzen dituela ikusi dut, hala nola, glosarioak, ikerketaren bloke tematikoak, elkarrizketak… tira, proiektu honek hausnarketa honetan sakontzeko informazio baliogarri ugari eskeintzen du. Proiektu honen buru izan diren pertsonak bezala, haien iritziarekin bat nator. Argi dago jolas espontaneoa gizakiok dauzkagun ekintza garrantzitsuenetarikoa dela.
Egia da gure bizitzan zehar etengabe jolasten garela, baino haurtzaroan praktika hau ugariena edo oinarrizkoena da. Helduak egiten garen heinean, jolasa bigarren plano batean gelditzen da eta honen zentzua erabat galtzen dugu. Proiektu hau sortzea erabat beharrezkoa iruditu zait, hain zuzen ere helduek jolasaren garrantzia ulertzeko eta horrekin harremantzeko beharra dagoelako, behintzat umeek presenta dauden bitartean. Helduak garen momentuan ulertzen baldin badugu zer den jolastea, zertarako jolasten dugun, zer eskeintzen dion jolasak pertsonei, momentu gehiago eta hobeagoak aurkituko ditugu jolas askeari dagokionez.
Dokumental hau ikusi dudan arte ez nekien “jolas” hitza definitzen, ezta zergaitik zen hain garrantzitsua haurtzaroan jolastea. Tira, oraindik ere hitz hau definitzea zail samarra da, oso zabala den terminoa baita eta ekintza oso desberdinak dauzka. Egia esan, ezinezkoa da hitz honen esanahi bat ematea, hala ere, pertsona bakoitzak izango du berezko esanahi bat eta seguruenik bata bestarekin konparatuz nahiko desberdinak izango dira. Nire kasuan jolastea disfrutatzearen sinonimo betea izan daiteke.
Dokumental honetan, jolastea zer den eta zer ez bereizteko Miquel Castrok emandako jarraibideak eman zituen, eta honako esaldi hau esanguratsua iruditu zitzaidan. Hona hemen berak esandako esaldia : “Cualquier cosa puede ser un juego, pero la misma cosa puede ser una tortura. Depende de otras condiciones”.
Lehen aipatu bezala, zergaitik da hain garrantzitsua jolasa haurtzaroan? Galdera honi erantzutea ere nahiko konplexua iruditu zait. Hasteko, jolastea behar bat da, bizi-bulkada bat, eta hain zuzen ere gizaki guztiak eta animali askok egiten dugun ekintza da. Hain da beharrezkoa non jolasa haurren eskubideen barruan kokatzen dugu. Hain zuzen ere, bideo hau ikusita ondorioztatu dut jolasaren bidez bizitzaren ezagutza eta ikaskuntza garrantzitsuenak lortzen ditugula. Proiektu honek lagundu dit jolasa beste modu batean ulertzen. Jolasaren bidez korrika eta salto egiten ikasi nuen. Jolasaren bitartez ikasi nuen objetuak gogor heltzen, apurtu eta erori ez daitezen. Jolasaren bitartzen jaurtitzen ikasi nuen, dorreak eraikitzen ikasi nuen. Jolasaren bitartez hain garrantzitsuak diren baloreak ikasi nituen, entzuten, itxoiten, arauak onartzen eta nire arau propioak eraikitzen ere ikasi nuen.
Matematikak, fisika, hizkuntza eta mundu naturalaren parte diren hainbat kontzeptu barneratu nituen. Hainbat eta hainbat dira jolasaren bitartez ikasi ditudan gauzak, eta ezin dira guztiak aipatu. Laburbilduz… berotasuna, ikerketa, gozamena, ikaskuntza, askatasuna, esploratzea, sentitzea, huts egitea… jolastea bizitzea da.
Beste alde batetik esan beharra dago helduak garenean umeak jolasteko duen beharra ulertzea kostatu egiten zaigula. Akats bat izanda ere, egokiak ez diren egokiak eskeintzen dizkiegu, jolasteko denbora mugatu egiten dugu, desegokiak diren material ematen dizkiegu eta ez gara kontarutzen. Dokumental hau ikusi eta gero haintzat hartu beharreko hainbat kontzeptu barneratu ditut.
Hortaz, testuingurua aldatzeko eta helduek ulertzeko jolasteko denbora oinarrizkoa dela haurren ikaskuntza eta garapen prozesuan honako esaldi hau gogoratu beharko lukete “Zerbait gogobetetzen baldin bazaitu, neketsu, zaila edo ezinezkoa dela jakinda ere, bost axola dio”. Besteak ez du garrantzirik, soilik orainaldia, “hemen eta orain”. Honako hau bizitzaren hainbat alderdietara eraman daiteko. Nire ustez, helduek gogobetetzen duten gauza gehiago egingo balituzte, guztia errazagoa izango litzateke.
Etorkizunean hezitzailea izango naizela kontuan hartuta, jolasaren inguruan begirada aldatzeko lehenengo pausua nire haurtzaroa gogoratzea izango litzateke. Gure haurtzaroa lasaitasunean gogoratu, burura etortzen zaizkigun momentuak poliki poliki ikuskatuz. Haurtzaroko esperientziak gogoratzen ditugunean, zoriontasuna, beldurra, urduritasuna, emozioa berriz ere sentitzen dugu.
Bigarrenik, momentu batez berriz ere gelditu eta behatu. Presio zein aurreiritzirik behatu, aurrez aurre daukagu haurrari begirada zintzo bat eskeiniz. Behatu, entzun, gozatu, momentuak partekatzen ditugunean.. jolasaren garrantzia eta edertasunarekin egiten duzu topo.
Hausnarketa hau amaitzeko, nire haurtzarora flashback bat egingo dut eta nire alboan zeuden helduei mezu bat emango diet:
Nire kasuan, herri batean bizitzeko sortea izan nuen, eta nire gurasoak erabateko askatasuna ematen zidaten nahi nuen moduan eta tokian jolasteko. Konfiantzaz, errespetuz eta erabateko zintzotasuna eskainiz. Nire ama haurtzaroko gauza askotaz damutzen da : nekatuta zegoenean purrustaka eta haserre ibiltzen zen, eskolaz-kanpoko ekintza askotan nire izena eman zuen, laztan gehiago eskeini nahi izan zituen… Hala ere, ez damutzeko eskatuko nion, ez dira akatsak baizik eta intentzio hobearekin egindako ekintzak, eta guztiak bezala, munduko ama hoberena dela esango nion.
ERABILITAKO ITURRIAK :
IMAGINE ELEPHANTS DOKUMENTALA
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)
AURKEZPENA
